Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Coprecik Bind 4.0 Berrikuntza irekiko plataformaren zortzigarren edizioan parte hartu du

BIND 4.0k startup disruptiboak bilatzen ditu industriako 70 enpresa liderrekin berritzeko; aurten, Copreci enpresa-partner gisa batuko da. Startupek irtenbideak aurkeztu ahal izango dituzte industria adimendunean, energia garbi eta iraunkorrean eta elikaduraren eta osasunaren teknologian, irailaren 8ra arte.

Besteak beste, Ampo, Talgo, Mercedes-Benz, ITP Aero, CIE Automotive, Danobatgroup, Iberdrola, BTI Biotechnology Institute edo Eroski enpresek hartzen dute parte azelerazio-programaren edizio honetan. Eta horiek aukeratuko dituzte azelerazio-programan parte hartuko duten startupak. Programa hori 2024aren hasieran hasiko da, eta 24 aste inguru iraungo du, otsailetik ekainera.

12 erabilpen-kasu eta teknologia berriak industria eraldatzeko
Azelerazio-programaren zortzigarren edizioan parte hartzeko interesa duten startupek euren teknologia disruptiboak aurkeztu ahal izango dituzte euren hautagaitzan, eta aurten, berrikuntza gisa, eta aukeran, BIND 4.0 programako 70 partner enpresek planteatutako, beren negozioen premietatik sortutako, 12 erabilpen-kasuetara ere aplikatu ahal izango dituzte. Startup bakoitzak bere hautagaitzan hiru erabilpen-kasu aukeratu ahal izango ditu, bere teknologia egokitu daitekeela uste badu. Modu horretan, startupari partner enpresen premiei buruzko informazio zehatza era emango zaio.

Hauek dira BIND 4.0 programako partner enpresek planteatutako 12 erabilpen-kasuak:
1. Ekoizpen-prozesuaren, produktuaren bizi-zikloaren eta balio-katearen trazabilitatea, jarraipena eta integrazioa.
2. Ingurumen-inpaktuaren hobekuntza, energia-efizientzia eta jasangarritasuna.
3. Barneko prozesuen digitalizazioa eta optimizazioa.
4. Mugikortasun-soluzioak.
5. Ekoizpen-baliabideen mantenimendua.
6. Berrikuntza prozesu industrialetan, langilearen edo azken erabiltzailearen/bezeroaren esperientziara aplikatua.
7. Robotika aurreratua/kolaboratiboa.
8. Erabiltzailearen/bezeroaren esperientzia hobetzea (bezeroaren bizi-zikloa eta kanalizazioa).
9. Hidrogeno / Elektrolisi bidezko soluzioak.
10. Kalitate-kontrola.
11. Prozesuko hondakinak berrerabiltzea eta balio-katean berriz integratzea (birziklatzea, ekonomia zirkularra).
12. Biomarkatzaileen harrapaketa, analisia eta balorizazioa.

Hautagaitzetan aurkez daitezkeen teknologia disruptiboei dagokienez, azken joera teknologiko guztiek dute lekua: Gauzen Interneta eta Konektibitatea (IoT), Adimen Artifiziala (IA), Murgiltze Teknologiak (Biki Digitala, Errealitate Mistoa, HMI, Errealitate Handitua edo Errealitate Birtuala), Big Data, Zibersegurtasuna, Robotika eta Elektronika, Hidrogenoa sortzeko teknologia, Softwarea, Konputazioa eta Fabrikazio Aditiboa (AM).

Ikusi bideo