Copreci boladan dago

Kontsultatu Copreciren azken albisteak.

Albisteak

Coprecik bat egin du Lur Arraroetako Imanen Birziklagarritasunerako Europako proiektuarekin

Harmony proiektuaren izena Holistic Approach to enhance the Recyclability of rare-earth permanent Magnets Obtained from aNY waste stream (2020) delakoaren inizialei dagokie, eta EBko Ekonomia Zirkularreko Ekintza Planari laguntzen dio.

Proiektu hori Europar Batasunak Txinak lur arraroetako elementuen horniduran duen mendekotasunetik (ETH) independizatzeko duen beharrari erantzuteko sortu zen. Mendekotasun hori faktore kritikoa da Europako ekonomiarentzat erabakigarriak diren balio-kateak bermatzeko.

Harmony proiektuarekin bat egitean, COPRECIk konpromisoa hartzen du hainbat hondakin-fluxutatik datozen lur arraroetako imanak modu eraginkorrean berreskuratzea eta birziklatzea ahalbidetuko duten irtenbide berritzaileak garatzen laguntzeko. Lankidetza horrek indartu egiten du COPRECIk eskualdean jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra sustatzeko duen konpromisoa.

Informazio gehiago: htttps://www.harmonyproject.eu/the-project/