Gas bidezko egosketan adituak 1963az geroztik

Orain dela 50 urte 40 pertsonako talde bat elkartu zen “gas bidezko etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzeko” proiektu bakarrarekin.

Jaitsi katalogoa

Preciflame

Bilioi bat arrazoi Coprecirekin konfiantza izateko

Gaur egun Copreci munduko gas osagaien fabrikatzailerik handiena da, 7 herrialdetan 1.500 langile baino gehiago eta produkzio lantegiak dituela.

Coprecin beti izan gara aitzindariak etxerako eta beste arlo batzuetarako gailuen erregulazioaren eta kontrolaren eremuan. Munduan zehar 1 bilioi osagai baino gehiago saldu dugularik, gure esperientzia eta berritzeko ahalmena egiaztatzen dira. Prest gaude gutxienez beste 50 urtez liderrak izateko.

Produkzio prozesu aurreratuak

Gure bezeroen itxaropenak errealitate bihurtzeko ahalmen teknologikoa daukagu.

Ahalmen handiagoa, produktibitate handiagoa

Geure prozesuak garatzen ditugu, eta “lean manufacturing”-a ezartzen dugu eta eta balio erantsirik ematen ez duten prozesuak kentzen ditugu.

Horretarako, gure ahalmenak hirukoiztu egin ditugu, proiektuak sinplifikatuz, eta balio erantsirik ematen ez duten prozesuak, itxaron denborak, gainprodukzioak, inbentarioak eta behar ez diren garraioak kenduz Prozesu aurreratuak eta industrializaziorako ahalmena dauzkagu.

Bi negozio arlo, gure bezeroei hobeto erantzuteko

Coprecin bi unitatetan antolatuta gaude –Built In eta Sukaldeak– bezero bakoitzaren egunerokotasunera hurbiltzeko eta hobetzeko eta berritzeko irtenbideak eskaintzeko, errealitate bakoitzera egokituta.

Fidagarritasuna: konfiantza izateko produktuak

  • icono_rigorous

    Barnean onartzeko prozesu zorrotza

  • icono_1st_quality

    Kalitaterik oneneko lehengaiak

  • icono_control_over

    Kontrol sistemen gaineko kontrola

  • icono_continious

    Etengabe hobetzeko taldea

  • icono_trazabilidad

    Gure osagaien trazabilitatea

  • icono_measurements

    Neurketa etengabeak fabrikazio prozesuan zehar

  • icono_control

    CTS Segurtasun Alderdi Kritikoen % 100eko kontrola - gasaren estankotasuna

  • icono_statistical

    Kontrol estatistikoa

Berritzeko ahalmena

Coprecik sistema elektronikoen gama zabala garatzen du gaineko sukalde, free-standing sukalde eta labeetarako, segurtasun, erabilerraztasun eta eraginkortasun handiagoa ematen duena.

  • images/gascooking/believe-innovation.jpg

  • Berrikuntzan sinesten dugu, eta sukaldean aritzeko modu adimentsu bat lortu nahi dugu

    Orain dela hamarkada bat baino gehiago, inork ezin zuen imajinatu gas bidezko gaineko sukaldeek segurtasun sistema adimendunak izango zituztela, berriro pizteko gailuak integratuko zituztenak, edo are programatu ahal izango zirenak, are gutxiago sukaldeko gainerako elementuekin interakzioan jardungo zutenak.

    Gaur egun, EGME, Su-K, T-key eta antzeko garapenei esker, mundu osoko arkitektoek eta diseinatzaileek beren ahalmen sortzailea gara dezakete, gas bidezko gaineko sukaldeak merkatuko prestaziorik eta funtziorik onenekin integratuz.

    Jaitsi orientazio taula

Egosketa Adimenduna: Gasa + Elektronika

  • icono_instantaneidad

    Berehalakotasuna
    Garra berehala pizten dela esan daiteke.

  • icono_seis_horas_bloqueo

    Sei orduko blokeoa
    6 orduren buruan sistema erabat itzaltzen da.

  • icono_temporizador

    Tenporizadorearen eginkizuna
    Egosketa denborak programatzeko, denbora igaro eta gero, garra itzali egiten da, eta soinu seinale batek programa amaitu dela ohartarazten du.

  • icono_seguridad_ninos

    Haurren segurtasuna
    Aginte panela blokea daiteke, istripuak saihesteko.

  • icono_indicadores_led

    LED adierazleak
    Gaineko sukaldearen egoerari buruzko informazioa ematen dugu etengabe.

  • icono_ajuste_caudal

    Emari elektronikoa doitzea
    Erabiltzaileak aparatuaren gas fluxua zehatz-mehatz doi dezake eta, ondorioz, egosketa prozesua erabat kontrolatu.

  • icono_reinicio_automatico

    Piztearen berrasiera automatikoa
    Edozein arrazoirengatik garra itzaltzen bada, sistemak automatikoki berriro pizten du.

  • icono_parada_emergencia

    Larrialdietako geldialdia
    Larrialdia gertatuz gero, erregailu guztiak batera itzaltzen dira.

  • icono_simmering

    Simmering
    Jakiak tenperatura baxuan prestatzeko pizte eta itzaltze sistema, esaterako, txokolatea urtzeko ezin hobea.