Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Kunshaneko agintarien bisita Mondragon Korporaziora eta Coprecira.

Pasa den maiatzaren 4an, Kunshaneko Gobernuko ordezkaritzak Korporazioa ezagutu zuen. Horretarako, bisitan etorri ziren Ms Gao Yiping, Qiandeng-eko alkatea (Industria Parkea kokatuta dagoen herria) eta Mr. Gu Juming, Kunshaneko Merkataritza Ganberako zuzendaria, beste enpresari txinatar batzuekin batera.

Oskar Goitiak egin zien harrera Korporazioan, Mondragon Internazionaleko lehendakariak. Hainbat kooperatibetako ordezkariak elkartu ziren eta Kunshan oso leku aproposa dela azpimarratu zuten merkatu txinatarrean interesak dituzten kanpoko enpresentzat. Miren Madinabeitiak ere parte hartu zuen ekitaldian, SPRIko Nazioarteko Zuzendaria (Eusko Jaurlaritza).

Mondagoneko bisitaren ondoren, Txinako ordezkaritza Coprecira etorri zen, Kunshaneko industria parkean ezarritako azken kooperatibara, eta bere jarduera aurtengo urtean zehar martxan jartzea aurreikusten duena. Javier Oleaga Zuzendari Nagusiak harrera egin eta gero, Aretxabaletako ekoizpen plantako instalazioak ezagutu zituzten. Bisitan zehar, Kunshanen ekoiztuko dituzten etxeko egosketa balbulak zehaztasunez ikusteko aukera izan zuten.



Yang Xiaolin /Javi Oleaga / Gao Yiping / Iñigo Albizuri / Miren Madinabeitia / Gu Juming