Copreci,
zure etxetresna elektrikoaren bihotza

Copreci hor barruan dago, inork ikusten ez duen lekuan, baina sentitu egiten da, dena harmonia ezin hobean funtzionaraziz.

Bideoa

Jasangarritasuna Memoria

  • 380 milioi Munduan etxe Copreci osagaiekin hornituta daude

    250 mila gailu egunero, Coprecin fabrikatutako osagaiekin hornituta

  • 300 milioi etxetresna elektrikok Copreci marka duen bihotza daramate

    Coprecik mende erdi bat baino gehiago darama etxetresna elektrikoetarako osagaiak garatzen, etxetresnen prestazioak hobetzeko eta, ondorioz, azken erabiltzailearentzat erosotasun eta segurtasun handiagoa lortzeko.

    Hor gaudelako, etxetresnaren ariman, zuzenean erabiltzailearen bihotzera doan balio erantsi ukiezina emanez.

Erantzukizun Sozial Korporatiboa

Copreci Kooperatiba Elkarte bat da, eta enpresa kooperatiboek eratutako Mondragon Taldeko, kidea da, zeinak balio batzuk deklaratzen dituen eta ondorioz hainbat konpromiso bere langileekin, bazkideekin, bezeroekin eta gizartearekin, oinarritzat hartuta oinarrizko printzipio kooperatiboak eta bere Kudeaketa eredua.

Coprecik Kalitatearekin, Ingurumenarekin, Laneko Segurtasun eta Osasunarekin eta Erantzukizun Sozialarekin hartzen dituen konpromisoak aitortzen ditu bere Kudeaketa Sistema Bateratuaren Politikan eta dauka, Laneko Segurtasun eta Osasunaren ISO 45001, Ingurumenaren ISO14001 eta Kalitatearen ISO9001 egiaztagiriez gain.

Coprecik Jokabide Kode bat dauka, bere ekoizpen planta guztietan modu etikoan eta arduratsuan jarduteko.

Jokabide Kodea (pdf)

  • Gure bezero guztiengana iristen gara, dauden lekuan daudela

    7 herrialdetatik, mundu osoa hartzen dugu, eta merkatuetara egokitzen gara, gestio sistema eta know-how teknologiko bera partekatuz.

    Bezero eta hornitzaileei dagokienez, ikuspegi internazionala daukagu, izan ere, erosketak ezarpenak egiten ditugun herrialdeetan kudeatzen ditugu.

    50 urteko esperientzia: enpresaren bermea, etorkizunaren bermea.

  • Egunero, Copreciko langileren bat abioi batean dago munduko txokoren batera bidean.

Coprecik elementuak kontrolatzen ditu

GASA, gas bidezko gailuetako kontrol sistemekin (sukaldeak, labeak, grillak, berogailuak…); URA, ura kudeatzeko sistema eraginkorrekin (garbigailuak eta ontzi garbigailuak…); AIREA, bere kalitatea kontrolatuz gas bidezko berogailuen segurtasuna bermatzeko…

  • Baino gehiago
    280
    patente

    images/empresa/empresa-ideas-patentes.jpg
  • Irtenbide aurreratuak gure bezeroen beharrei aurrea hartzeko

    Copreci etorkizuneko enpresa bat da, "zuregatik berritzen dugu" premisa bete nahi duena, hau da, gure bezeroek halaber berritu dezaten berritzea.

    Coprecin berrikuntzan sinesten dugu, eta aktiboki kudeatzen dugu, prozesu baten zati gisa, estrategia definitzetik proiektuak gauzatzeraino, funtzio berriak gehitzen dituzten osagaiak garatuz, amaierako aplikazioari erabilerraztasun handiagoa emateko eta, teknologia berrien bidez, fabrikazio kostu txikiagoak lortzeko eta energiaren erabilera eta kontsumoa arrazionalizatzeko.

Ahalmen teknologiko handia

Osagai bat egitea ez da gauza zaila. Zaila da milioika osagai egitea eta ongi egitea, fidagarritasunik handienarekin.

Gure bezeroen itxaropenak errealitate bihurtzeko ahalmen teknikoa

Geure prozesuak garatzen ditugu, Lean Manufacturingeko adituak gara, serie luzeak egiteko ahalmen teknologikoa daukagu.

Horregatik, gure ahalmenak hirukoiztu egin ditugu, proiektuak sinplifikatuz, eta balio erantsirik ematen ez duten prozesuak, itxaron denborak, gainprodukzioak, inbentarioak eta behar ez diren garraioak kenduz. Prozesu aurreratuak eta industrializaziorako ahalmena dauzkagu.

Korporazioaren, unibertsitatearen eta garapen zentroen euskarria

Gure prestakuntza zentroetan eta Taldearen unibertsitatean –Mondragon Unibertsitatea– prestatutako profesionalen harrobia dugu.

  • 30% Munduan fabrikatutako gas bidezko sukaldeen osagaien Copreci dira.

    1000 milioi Gas kontrolerako osagai baino gehiago fabrikatuta.

  • Lankidetza bizia dugu Mondragon Unibertsitatearekin

    Mondragon Unibertsitateak eta ikerketa-taldeekin elkarlanean aritu gara, modu aktiboan.

Konpromisoa pertsonekin

Gure langile-enpresa harremanak oso luzeak dira

  • Bestelako enpresa bat, pertsonengan oinarritua

    Bezeroarekin eta merkatuarekin konprometituta dauden pertsonek osatutako kooperatiba gara. Kooperatiba garen heinean, konfiantza dugun pertsonengan eta eurekin fio gara. Hurbilak gara, gustuko dugu entzutea, eta aldatzeko prest gaude.

  • 38 urtez Langile bat Coprecin batez beste geratzen da.