Albisteak
Ecoflow, Copreciko gas bidezko estufak kontrolatzeko sistema berria
2015-02-19
Gas bidezko estufen sistema berria da Ecoflow, Coprecik, Skytech fabrikatzaile amerikarrarekin batera garatu duena. Sistema hau modu askotara konfiguratu daiteke: ON/OFF funtzio sinplea aktibatu dezakegu baina aukera termostatikoa eta “real flame” funtzioak aukeratzeko aukera ere eskaintzen digu, azken honek, gas bidezko estufak egurrezko estufa baten sugarraren simulazioa eginez.
Azpimarratzekoa da Ecoflow sistema erabiltzeko erraztasuna, segurtasuna eta erantzuteko gaitasuna. Termopar bidez atzematen du sugarra, modu azkar batean. Sistema hau oso fidagarria eta segurua da eta ongi funtzionatzen du inguruko baldintza hezeetan, haizetsuetan edota kutsatutakoetan. Urruneko aginteak dituen funtzio guztiak erabiltzeko aukera eskaintzen digu: On/Off, Hi/Med/Low, termostatoa, haizagailua, argia… Horretaz gain, gas aldaketa modu azkar eta errazean egiten da.
Katalogoa: hemen
Ikusi bideoa: Vimeo
Ikusi bideoa: Youtube