Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

MB 22600 seriea, sugarra modulatzeko aukerarekin

Gas kontrol multifuntzional hauek BARBAKOen sektorearen premiei erantzuteko diseinatu dira.

Sugarra modulatzeko aukera ematen dute. Horretaz aparte, pizte sistema elektronikoa, kontrol termostatikoa eta segurtasun termoelektrikoa dituzte, eta honako hauek gehitu ahal zaizkie: argi seinaleak, timerrak, etab.

  • Sugarra balbula motorizatutik modulatzen da.
  • Erregailuak erregulatu daitezke, denak batera edo banan-banan.
  • Bat-batean pizteko sistema.
  • Ez da heldulekurik behar.
  • Energia kontsumo txikia.
  • Mikro-prozesagailuaz hornitutako elektronika.
  • Tenperaturaren kontrola.
  • Gas emariaren modulazioa.
  • Potentzia doitzea: 8 000-40 000 Btu/h.
  • Segurtasun termoelektrikoa.

Aplikazioa

Barbakoa, irla-barbakoa, firepit-ak.