Soiltasuna eta Eko pack
Soiltasuna
Coprecik bere indukzio moduluak amaierako aplikazioan instalatzeko prest entregatzen dizkie bere bezeroei, gure barne prozesuen bitartez testatuta eta bermatuta. Halaber, gure sistemak onartuta daude eta EMC arauak betetzen dituzte (Bateragarritasun Elektromagnetikoa); ondorioz, bezeroak ez du ardurarik izan behar prozedura konplikatuen bidez produktua ziurtatzeko eta homologatzeko; Coprecik egiten du zure ordez, time-to-market denbora murriztuta.
Eko pack
Enbalatze sistema berrerabilgarri esklusiboa garatu dugu, % 100 ekologikoa, gure bezeroek amaierako produktua enbalatzeko erabiltzen jarrai dezaten. Kalitate handiko kartoiz egina, “honeycomb concept”-aren bitartez, gure bezeroen bezeroarenganaino iristen den behin betiko enbalatzea da. Horrek esan nahi du logistikan aurreztu eta hobetzen dela.