Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Indukzioan adituak 1991z geroztik

Indukzioan adituak 1991z geroztik

50 urte daramagu egosketarako osagaiak garatzen eta fabrikatzen, eta 20 urte baino gehiago igaro dira lehenengo indukzio modulua diseinatu genuenetik; horregatik, Europan indukzio moduluen lehenengo fabrikatzaile independenteetakoak gara.

Harrezkero, produktuaren 7 belaunaldi atera ditugu merkatura, bakoitza aurrekoa baino eraginkorragoa eta fidagarriagoa. Ezaugarri berriak garatu ditugu, amaierako erabiltzailearengan eta bere erosotasunean eta segurtasunean pentsatuz, eta itxura ere kontuan hartuz.

Produktuaren funtzioari erreparatzeaz gain, kostuari eta diseinu malgu eta ekologikoagoari ere begiratu diogu.

Gaur egun indukzio plakarik aurreratu eta fidagarrienetakoa eskain diezaiokegu merkatuari, gure bezeroen beharretara eta aurreikuspenetara guztiz egokituta.