Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Copreciko bazkideak lasterketa solidarioan parte hartzera animatzen zaituztegu

2018an, GEHIKOOP izeneko proiektu pilotua jarri zuten martxan Mundukide, Ederlan, Copreci, Arizmendi eta Maier kooperatibek. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Interkooperatiboa.

Gehikoop taldearen helburu nagusia, mundu-mailako gizarte-eraldaketa kritiko baterako gure ingurunetik at dauden errealitateak gerturatzea da. Azken finean, gure inguruan gizarte-eraldaketaren harira lantzen diren gaietan ikuspegia zabaltzea edo globalizatzea beharrezko ikusten dute. Tokiko ikuspegia eta begirada globala txertatu nahi dira MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboaren inguruan egiten ari diren gizarte-eraldaketarako hausnarketetan eta jarduketetan, betiere genero- eta ingurumen-ikuspuntuen arabera, hegoalde geografiko zein globaleko eragileekin elkarlanean.

Taldearen ohiko dinamikatik kanpo, oraingoan Kooperatiben arteko KLS VI. Lasterketa solidarioan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizkiete kooperatibetako lankideei eta pandemiaren ondorioz bizi dugun “mamotasuna” gaindituz, berriz ere, Mundukideren proiektuei babesa eta elkartasuna adieraztera dei egiten digute.

Lurdes Larrañaga, Coopreciko bazkidearen ustez: “ Lasterketa eguna oso aukera egokia da Mundukideko ekimena hobeto ezagutzeko eta izaera kooperatiboa dugun pertsonon babesa adierazteko.

Edu Abarraregi Ederlaneko bazkideak berriz, zera dio: “Datorren igandekoa ez da kirol froga hutsa bezala ikusi behar, Mundukiderekiko kooperatibisten elkargune solidario bezala baizik. Beraz ez dago aitzakiarik Urkulun lankide eta ezagunen arteko goiz eder bat pasatzeko.