Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Coprecik eta PlanetCare-k aliantza estrategikoa sinatzen dute itsasoak mikroplastikoetatik babesteko

Bi konpainiek irtenbide bat proposatzen dute itsas faunan mikroplastikoen presentzia zabala ekiditzeko.

Balio diferentzialeko proposamen bat sortzeko asmoz, Coprecik aliantza estrategiko bat sinatu berri du PlanetCarerekin, itsasoak mikroplastikoz kutsatzea saihesten duten soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen enpresa.

Aliantzaren helburua PlanetCareren soluzioen garapena, industrializazioa eta merkaturatze globala bultzatzea da, bai eta lankidetza horren beste alderdi batzuetan sakontzea ere.

Mundu mailako arazo baterako irtenbidea

Akordio horrek Coprecik berrikuntzarekin eta hobekuntza teknologikoarekin duen etengabeko konpromisoa nabarmentzen du, eta erabiltzaileei etxetresna elektriko seguruagoak, erabilerrazak eta ingurumena errespetatzen dutenak izateko aukera ematen die. Izan ere, PlanetCarerekin egindako lankidetza horren bidez, Coprecik edozein garbigailu-motaren fabrikatzaileen eskura jartzen ditu itsaso eta ozeanoak mikroplastikoz kutsatzea saihesteko beharrezko konponbideak. Arropa garbitze bakoitzean, plastikozko ehunka mila zuntz mikroskopiko askatzen dira, eta garbigailuetako egungo iragazkiek atxikitzeko ahalmenik ez dutenez, plastikozko partikula txiki horiek guztiek hondakin-uretan amaitzen dute, ingurumena kutsatzen dute, ekosistemak kaltetzen dituzte eta elikadura-katera itzultzen dira.

Imanol Oleaga Copreciko Zuzendari Nagusiaren hitzetan, "Gogotsu gaude PlanetCareren taldearekin lan egiteko, seguru asko hari zuriaren merkatuari urtero milioika tona mikroplastiko isurtzea eragiten duen kutsadura-iturri bat amaitzen lagunduko dioten irtenbide teknologikoak eskaintzen lagunduko dielako". Era berean, "Gure erabiltzaileei merkatuko irtenbiderik aurreratuenak eskaintzea eta PlanetCareterekin aliantza egitea bilatzen dugu beti".

Bestalde, PlanetCareren CEOak, Mojca Zupanek, azpimarratu duenez, "Oso pozik gaude gure ikuspegia eta balioak partekatzen dituen talde batekin lan egiteaz", eta ez da ahaztu behar "gure teknologiak mundu osoko bezeroengan duen eragin eraldatzailea ikusi dugula, eta eskuragarriagoa izango dela Coprecirekin egindako aliantza honen bidez".

PlanetCareri buruz
PlanetCare startup bat da, ingurumena zuntzez kutsatzea saihesten duten soluzio teknologiko berrien garapenean zentratua. PlanetCarek etxeko garbigailu guztietan funtzionatzen duen kanpo-iragazki modernizatu bat eta tamaina ertaineko garbigailu komertzialetarako iragazki bat garatu ditu. Gainera, iragazteko teknologiako beste bertsio batzuk garatzen ari dira, iturri-espektro osoa etxeko garbigailuetatik industrialetaraino estaltzeko. PlanetCare hainbat herrialdetako gobernuekin, GKEekin eta erakunde akademikoekin ere ari da lanean, bai eta etxetresna elektrikoen fabrikatzaileekin eta beste enpresa batzuekin ere, legedia aldatzeko edo soluzio horiek aplikazioetara egokitzeko.  

Ikusi bideoa

Ikusi pdf