Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Copreci Altsasukok EUSKARABIDEAren laguntza jasotzen du, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko.

2018an Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuak eremu pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko diru-laguntzen deialdia egin, eta, Altsasuko Kooperatibak urteko euskara plana garatzeko laguntzen eskaria aurkeztu zuen. Enpresak euskararen erabilera, ezagutza eta motibazioaren arloko helburu eta ekintzak gauzatzeko urteko aurrekontuaren berri eman zuen, material gastuak, langileek euskerari dedikatutako orduen kostea eta aholkularitza enpresarekin hitzartutakoa kontuan hartuta.

Urtean zehar aurreikusitako plana gauzatzen aritu da Altsasuko eta aurrekontuaren justifikazioa eginda, eskatutako laguntza jaso du urte hondarrean Euskarabidearen eskutik.