Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Coprecik eta ACEDEk hainbat enpresa elkartu dituzte elikadura eta sukaldaritzari buruzko berrikuntza saio baterako

COPRECI kooperatibak eta Euskadiko Etxearen Klusterrak (ACEDE) “Stir and Taste Innovation Session” izeneko berrikuntza saioa antolatu zuten elkarrekin. Saio horretan, elikadura, sukaldaritza eta gastronomiaren sektoreetako hainbat enpresa eta erakunde elkartu ziren, klusterreko kideen artean elkarlaneko berrikuntza sustatzeko, esaterako, COPRECIren eta elikaduraren balio kateko beste erakunde batzuen artean.

Hitzordua abenduaren 12an izan zen, H-Eneako living lab gunearen esploratoriumean, ACEDEk kosorkuntzarako Arrasate-Mondragonen duen gunea baita. COPRECIk eta ACEDEk gonbidatuta, saioan enpresa eta erakunde hauek egon ziren, besteak beste: Ameztoi (catering), Basque Culinary Center (prestakuntza), Eika (osagaiak), Lacor (sukalde tresnak) eta Silam (slikonazko soluzioak). Guztira, hogeita hamar bat profesional elkartu ziren, eta lankidetza proiektu posibleetarako ideiak sortzen aritu ziren modu aktiboan.

“Stir & Taste” saioari hasiera emateko, ACEDEko koordinatzaile Xabier Gorritxategik hartu zuen parte. Saioa bideratzen ere aritu zen, bertaratuei ongietorria emanez, ekitaldia kokatuz eta jardunaldia nola garatuko zen azalduz.

Gorritxategik azpimarratu zuen gaur egun eraldaketak azkar gertatzen direla eta “gero eta garrantzitsuagoa” dela ‘ohartzea’ eta ‘ulertzea’ jada gertatu den aldaketara egokitzeko edo aldaketa horretarako prestatzeko ”; hori dela eta, saioaren lehen zatian joerak analizatu ziren. Hala, klusterreko koordinatzaileak azaldu zuenez, “Etxeetako sukaldeetan gertatzen ari dena eta zergatik gertatzen ari den ulertu eta etorriko diren aldaketei elkarlanean eta ikuspegi eta ikusmolde desberdinetatik abiatuta baina bezeroarentzako onura xede izanik aurrea hartzeko moduaren adibide praktikoa” da “Stir and Taste Innovation Session” saioa.

Aldaketa horiek ulertzeko, COPRECIko Sales Managerra den Natxo de Vicentek lehen hitzaldi bat eman zuen. Hitzaldian, janariak prestatzeko moduei dagokienez munduan dauden joerak azaldu zizkien parte hartzaileei, bai eta etorkizunean janak prestatzeko moduak izan ditzakeen aldaketak ere. De Vicenteren arabera, etengabeko urbanizazioak, munduko hainbat lekutan etxe kopurua handitzeak edo hainbat herrialdetan, hala nola Txinan edo Indian, klase ertainak gora egiteak gogor eragingo du jateko moduetan eta janak prestatzeko moduetan oro har.

Violeta Gonzalezek, ACEDEren ordezkari gisa, agertzen ari diren eta kontsumitzaileen portaeretan eragina izaten hasi diren hainbat korronte edo joeraren berri eman zuen saioan, hala nola teknologiaren erabilera, osasunarekiko eta nutrizioarekiko gero eta kezka handiagoa, berritzaileentzat eta “foodpreneurs” delakoentzako guneen sorrera, eta jakiak erosteko eta elikatzeko modu berrien edo elikadurari lotutako filosofia berrien agerpena, besteak beste. Ondoren, hainbat dinamika egin ziren bertaratutako guztien partaidetzarekin, non denok elkarlanean arlo berritzaileak aurkitzen eta asmatzen saiatu ziren, etorkizunean merkatuan berrikuntzak egiteko. LABURPEN BIDEOA

LABURPEN BIDEOA