Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Coprecik “Urteko Hornitzaile” saria jaso du Amicaren eskutik.

Coprecik, parte hartu zuen, etxetresnen fabrikatzaile poloniarra den Amicak urtero antolatzen duen Hornitzaileen ekitaldian. Sari hauen bidez, Amicak errekonozitzen du bere hornitzaileen profesionaltasuna eta hauek egiten duten ekarpena Taldeko Estrategia Globala garatzeko.

Ekitaldian, Jacek Rutkowski Amicako lehendakariak hartu zuen parte eta saria eman zien Imanol Oleagari, Copreciko Gas Egosketa Europako zuzendariari, Jan Veselyri, Kooperatibaren ordezkariari eta Unai Escartini, Key Account Managerrari.

Horretaz gain, ekitaldian egon ziren besteak beste, Tomasz Dudek, Amicako lehendakariordea eta Blazej Sroka, osagaien Erosketa Zuzendaria. Sari honek, urte hauetan zehar lehiakortasunean, bezeroaren zerbitzuan eta berrikuntzan egindako lana errekonozitzen du eta Coprecik bezeroarekiko orientazioan duen estrategia sendotzen du.