Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

Urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA

GALBAIAN Jabetza Industrialeko Agentziak urteko asmatzaile onenari GALBAHE SARIA 2016 eman dio Felix Kerejetari. Felix Copreciko Teknologia Kudeatzaile Seniorra da. Ekitaldi honekin GALBAIANek Euskal Herrian jabetza industrial eta intelektual mailan kultura bat sortzeko bidean beste urrats txiki bat eman nahi izan du Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna aitzakia moduan hartuta.

Sari honen bitartez GALBAIANek azken 12 hilabetetan gehien nabarmendu den asmatzailea saritu nahi izan du, horretarako denbora honetan garatutako asmakuntzen kantitate eta kalitatea kontutan izanda. Felixen kasuan, azken urtean egindako lanetik harago, badago urte askotako ibilbide azpimarragarri bat, dagoeneko 23 patente familia argitaratu baitira bere asmakuntzekin, guztiak Coprecin garatuak.




 

Galbaian, Intellectual Property

Día Mundial de la Propiedad Intelectual: Ompi - Wipo