Copreci munduan

Ba al zenekien Copreci bost kontinenteetan presente dagoela? Aurkitu zure agente komertziala edo hurbileko ordezkaritza, edo deskubritu non dauden gure lantegi produktiboak.

Informazio gehiago

ODS 21100 seriea, sugar horizontala

ODS-21100 serieko pilotu analizagailuek aukera sorta zabala eskaintzen dute, GASEZKO HORMA BEROGAILUen eta GAS LOG-en sektorearen premiei erantzuteko gai direnak.

Hainbat herrialdek eta egiaztapenek nazioarteko merkaturako dituzten arauetan ezartzen diren ebakidura-balioak lortzeko diseinatuta daude.

Analizagailu-bujia eta termopare multzoek berogailuan zuzenean aplikatzeko diseinatu dira; automatikoki piztea, termoparearen gaineko tenperatura eta pilotu analizagailuaren funtzionamendu egokia bermatzen dituzte.

Antolaketa honekin, gas guztiek sugar urdina, egonkorra eta neurriz egokia izango dituzte.

Aurrez kalibratutako injektoreak (errubia) erabiltzen direnez, gas emaria juxtu behar dena izango dela eta nahi den norabidera zuzenduta egongo dela ziurtatu daiteke.

Pilotu analizagailu hauek itsasoaren gainetik 2.000 metroko altueran ere aplikatu daitezke.

Aplikazioa

Katalitikoa / Infragorriak / Blueflame / Gas log-a / Kanping-a / Patio berogailuak